Kultura feminista eta
eraldaketa komunitarioa bultzatzen
Ara!Gorputz hilerokoaren kulturaz, ekonomia feministaz, antiarrazakeriaz eta ekofeminismoaz diharduen kooperatiba da.
Bidasotik egiten dugu lan komunitatearekin elkarlanean, zaintzan, bizipenen politizazioan eta ikaskuntza kolektiboan oinarriturik.
Formakuntza prozesuak eta esperimentaziorako espazioak sortzen ditugu.
Bizitza askotan hasten da,
bizitza ziklikoa delako!
Lan ildoak

Hilerokoa
Hilerokoa eta menarkiaren inguruko formazioak eskaintzen ditugu haur, familia, irakasle zein helduentzako. "Ziklikoa naiz!" bideoa, ilustrazioak eta bestelako baliabideak ere eskuragarri dituzu.

Ekonomia Feminista
Bizitzak sostengatzeko prozesu eta lanak aitortzeko formazioak bideratzen ditugu. Baliabideen atalean, “Bizitza Onaren egunerokoa” topatuko duzu, besteak beste.

Ekofeminismoa
Agroekologiaz ikasteko esperientziak eskaintzen ditugu, tokiko eragileekin elkarlanean. Gida didaktikoak, “Laboreak ezagutzen” karta jolasa eta “Porrulandia” bideoa dituzu, besteak beste, baliabideen atalean.

Antiarrazakeria
Pertsona zurion pribilegioak eta arrazakeria lantzeko espazio samurrak irekitzen ditugu. “Familian asko gara” haurrentzako ipuina ikusgai duzu baliabideen atalean.
Lan metodologia
Ikasketa prozesuak erritmo pausatuetan, kolektiboan, gorputzak adituz eta bizipenak balioztatuz bidelaguntzen ditugu.



